Urbietak parte hartu du Euskadiko Adikzioen Erakundearteko Koordinazio Batzordea eratzen

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 5a, 12:38

Mari Carmen Urbieta artxiboko irudian. © EHU

Gaur goizean egin da Euskadiko Adikzioen Erakundearteko Koordinazio Batzordea eratzeko bilera, Gasteizen. Batzorde horretan parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek, eta hemendik aurrera euskal administrazio publikoak koordinatzeko, elkarlanean jarduteko eta parte hartzeko organo gorena izango da, betiere Euskadiko Adikzioen eta Droga Mendetasunen Arreta Integralari buruzko Legea aplikatzearen ondoriozko jardunetan; duela urtebete aho batez onartu zuen Eusko Legebiltzarrak lege hori. Gaurko batzarrean, Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak parte hartu du, Eudel Euskadiko udalen elkarteko ordezkari gisa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun