Gazteok  Leioa 2017-04-10 18:41

Jardunaldi feminista izango da bihar Leioako campusean

Bihar, martitzenean, Ikasle Ekintza eta Fakultate Alternatiba ikasle-sindikatuek jardunaldi feminista egingo dute EHUko Leioako campusean. Ekimena biblioteka nagusiko Ikasletxean izango da, goizeko 11:00etatik aurrera, "Ahaldundu ditzagun kaleak, plazak eta izkinak!" goiburuaren pean.

Jardunaldi feminista izango da bihar Leioako campusean
Amelia Tiganus pertsonen salerosketaren aurkako aktibista. © FEMINICIDIO.NET | Ikusi handiago | Argazki originala

Antolatzaileek azaldu dutenez, "uste dugu feminismoaren papera hezkuntzan ezinbestekoa dela. Kaleetako ahotsa ikasgeletara eroan gura dugu, ikasle gisa dugun rola borroka feministatik eta gizartetik ez banatzeko". Hala, jorratuko dituzte pertsonen salerosketa, emakumeen ekarpena borroka sindikalean, arte parte-hartzailea eta kazetaritza feminista. Lehengo berbaldia Amelia Tiganus-ek emango du. Tiganus Errumanian saldu eta ondoren prostituitzera behartu zuten; bost urtez klub batetik bestera ibili ondoren, prostituzioa uztea lortu zuen. Bestalde, azken berbaldian "Pikara" magazina aurkeztuko du Andrea Momoitio kazetariak, 16:30etik aurrera. Ekimena EHUko Bizkaiko Ikasleen Kontseiluaren babesa dauka.

Aurreratu dutenez, biharko jardunaldi feminista izango da gaiaren gainean egingo duten hainbaten lehena.

Ekimenaren kartela egitarauagaz

2017/04/11 11:00

Leioa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa