«Taldea anitza da, auzo, adin, genero eta sentsibilitate politiko desberdinekoak. Bakoitzak dakiena edo/eta ahal duena ematen dio taldeari, hau talde-lana da eta», azpimarratu zuten taldekoek, Leioako aurkezpenean.
Leioako aurkezpenaren ordu berean, Getxon ere Gure Esku Dagoko Batzorde Sustatzailea aurkeztu zuten, eta sinaduren batzea iragarri. Sinadura guztiak ekainean zenbatuko dituzte.