Torresoloko 58 etxebizitzetako lau bloke, nominatuak

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 3a, 14:39

Torresoloko eraikuntza nominatua. © SUKIA

Torresolo auzoko lau eraikuntza bloke nominatuak izan dira Architizer A+ Awards arkitektura lehiaketan. Eraikuntza horiek Bilboko Idom estudioko arkitekto bilbotarrak diseinatu zituen eta Gipuzkoako Sukia konstruktoreak eraiki zituen, 2015ean.

Lehiaketa Aste Santua baino lehen egin zen, online, boto bidez. “Arkitektura-obra bezala asko gustatu zitzaion jendeari”, adierazi dute Idometik. Eraikuntzak kurbadun adreilu zurietako fatxada eta aluminio iluneko leihoak dauzka, eta architizer.com webgunearen arabera, argitasuna eta baikortasuna transmititzen dute, estandarretatik ihes eginez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun