Ezagutzen Azoka egingo dute Leioako bulebarrean

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 11a, 15:00

Umeak, artxiboko argazkian.

Maiatzaren 13an, zapatuan, Ezagutzen Azoka antolatuko du Herrigune komunitate proiektuak, 12:00etatik 14:00ak arte, Stoan. Azokaren helburua da ezagutzak dituzten pertsonek euren esperientziak komunitatean parteka ditzaten. Ekintza denak adin guztientzako edozeini zuzenduko dira. Aurtengo gaiak honako hauek izango dira: eskulanak, paparrekoak, kristal-grabatzea, alfonbra-konpontzaileak, GPSaren hastapenak, argazkilaritza, Leioako historia argazkietan, frantsesa, margolaritza eta beira-ale tailerra.

 

Larunbatean bertan Herriguneko Ekotalde eta Leioako Umeen Kontseiluak antolatuko dute Ume Merkatarien bigarren edizioa, herriko dendari eta neska-mutilen arteko harremana sortzeko gunea. Goizean zehar, saltokietan umeei harrera egingo diete, dendari izatearen esperientzia bizitzeko, auzokideak zaintzeko, umeen beraien ikuspuntua ulertzeko...

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun