Koronabirusa Uribe Kostan

Leioako Udaltzaingoak 138 salaketa izapidetu zituen joan den aste-akabuan, COVID-19a dela eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

Erredakzioa 2020ko aza. 28a, 20:24

© LEIOAKO UDALA

Leioako Udaltzaingoak 138 salaketa tramitatu zituen joan den asteburuan, Eusko Jaurlaritzak COVID-19a kutsatzea saihesteko ezarritako neurri murriztaileak ez betetzeagaz lotuta. "Hala ere", zehaztu du Udalak, "esan beharra dago leioaztar gehienek neurriak betetzen dituztela; izan ere, datuei erreparatzen badiegu isuna jaso zutenen %60 udalerritik kanpokoa da".

Salaketa gehienak (44) sei pertsonak baino gehiagok egindako bilerengatik izan dira. Mugikortasun-mugak ez errespetatzeagatik 41 ipini dituzte, eta 24 etxeratze-agindua ez errespetatzeagatik. Maskara ez ipintzeagatik hamar salaketa jarri dituzte udaltzainek, eta beste hamabi txarto ipintzeagatik. Bestalde, lau pertsonak isuna jaso dute behar adinako tarteari eutsi barik kalean erretzeagatik.   

Gainerako salaketak identifikatzeari uko egiteagatik (2) eta agintaritzaren agenteekiko errespetu faltagatik (1) ezarri ziren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun