Leioan eguenean hasiko dituzte Emakumeen Nazioarteko Eguneko jarduerak

Ander Zarraga 2023ko ots. 28a, 16:56

Iazko martxoaren 8ko manifestazioa Leioako kaleetan.

Hilaren 2tik 22ra bitartean hainbat ekintza prestatu dituzte Leioan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Besteak beste, martxoaren 8an elkarretaratzea egingo dute 12:00etan, eta 3tik 20ra Emakumeak Borrokan izeneko argazki-erakusketa egongo da ikusgai Laket Leioako Emakumeen Jabekuntza Eskolan.

Egitaraua:

Martxoak 2, eguena

  • 20:30ean, Antzerkia: Las que limpian, Kultur Leioako auditoriumean. Sarrera: 3 euro

Martxoaren 3tik 20ra

  • Argazki erakusketa: Emakumeak Borrokan. Laket Leioako Emakumeen Jabekuntza Eskolan (Mendibil kalea, 13 - Leioa). Ordutegia: astelehenetik barikura10:00-14:00 eta 16:00-20:00.

Martxoak 4, zapatua

  • 11:00-12:30, Olinpiada. Kirolean ere Leioako emakumeak. Boulevarden eta euria bada Sakonetako kantxan egingo litzateke.

Martxoak 5, domeka

  • 11:00etan, partekatu ditzagun zereginak familian gozatu ahal izateko, Boulevarden. 

Martxoak 8, eguaztena

  • 12:00etan, elkarretaratzea Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Boulevarden.
  • 15:00etan, Andrak elkartearen bazkaria. Informazioa eta izen-ematea Andrak elkartearen egoitzan (Sabino Arana, 78).
  • 19:30ean, Manifestazioa, Leioako Sare Feministak deituta, Boulevardetik.

Martxoak 12, domeka

  • 11:00etan, IV. Emakumeen Martxa, musika, hamaiketakoa eta kamiseta barne; Boulevardtik abiatuta.

Martxoak 18, zapatua

  • 10:00 eta 15:30ean, Emakumeentzako Autodefentsa Feminista, Laket Leioako Emakumeen Jabekuntza Eskolan.

Martxoak 22, eguaztena

  • 10:00etan, Leioako ikastetxeei zuzendutako jardunaldia: Lan orientazio ez sexista, Kultur Leioako auditoriumean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun