Euskararen erabilera hauspotu dute Leioan egindako berbodromoan

Nahia Martinez Gondra · Hodei Torres 2023ko api. 21a, 11:11

Eguaztenean, apirilaren 19an, herriko euskaldunak eta euskara ikasten dauden lagunak batu zituen Leioako Boulevardean antolatutako berbodromoak. Egitasmoaren xedea zen euskaraz aritzeko eremu euskaldun bat sortzea, baita euskaraz mintzatuz jende berria ezagutzeko aukera eskaintzea ere.

Modu horretan, elkartruke bat sortu zen: euskara ikasten ari zirenek eta euskaraz mintzatzeko aukerarik ez zutenek arnasgune bat eduki zuten, eta euskara ondo menperatzen zutenek besteei hizkuntza erakusteko aukera izan zuten. Horregatik, atzo Leioara hurbildu ginen, eta berbodromoko parte-hartzaileakaz hitz egiteko aukera aprobetxatu genuen egitasmoaren esperientzia hurbiletik ezagutzeko helbuaragaz.

Erlazionatuak

Berbodromoa egingo dute bihar Leioan

Ander Zarraga 2023 api 18 Leioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun