Herrigune Leioa: "Dakiguna komunitatearekin konpartitzea da Ezagutza Azokaren filosofia"

Ander Zarraga 2023ko eka. 9a, 19:16

Aurreko eguenean, Herrigune Leioak Ezagutza Azoka antolatu zuen bere baitan ematen diren lankidetza-prozesu kolektiboak kalera ateratzeko. Hainbat leioaztar hurbildu ziren Boulevardeko estora urtean zehar Iturriondo kalean dagoen Herritarren Laborategian egiten dituzten hamaika dinamika eta ikasketa-prozesuak partekatzeko eta ezagutzeko: astronomia, tapizgintza, makramea, landareak... Azken finean, ekimenaren xedea zen dinamika horiek kalera ateraz herritar guztien artean jakintzak partekatzea. Lander Indart Herrigune Leioako kideak azpimarratu zuenez, "azoka honetan ez da erosten edo saltzen, dakiguna trukatzen da". 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun