Lamiako Txopoeta Bizirik plataformak kalejira zaratatsua egingo du domekan

Ander Zarraga 2024ko mar. 12a, 08:54
Plataformako kideek 500 herritar inguru bildu zituzten iazko apirilean egin zuten manifestazioan.© LAMIAKO TXOPOETA BIZIRIK

Azaldu dutenez, Lamiako eta Txopoeta auzoetatik egingo duten kalejiraren helburua da beren aldarrikapenak gizarteratzea, eta horretarako, sinadura-bilketa, familia-argazkia eta argazki zaharren erakusketa egingo dituzte. 11:00etan jarri dute hitzordua Lamiakoko metro-geltokian.

Lamiako Txopoeta Bizirik plataformak kalejira musikala eta zaratatsua egingo du domekan, besteak beste, exijitzeko auzo horietarako aurreikusitako HAPO egokitzea, eremu horretan metroa lurperatzea, padura errespetatzea edo auzoetako zerbitzuak hobetzea. Bertaratzen direnei eskatu diete zarata egiteko "edozein gauza" eraman dezatela aldarrikapen horiek herritar guztiei jakinarazteko.

Hitzordua 11:00etan jarri dute Lamiakoko metro-geltokian, Lamiaren eskulturaren ondoan. Bertatik Felipe del Rio kalera joango dira, Beira putz-egilearengana abiatzeko eta hortik abiapuntura itzuliko dira. Ibilbideagaz batera sinadura-bilketa, familia argazkia eta argazki zaharren erakusketa ere egingo dituzte.

Puede ser una imagen de texto que dice "12:00 NTIGARR Lamiako LamiakoTxopeeta BATEN KALEJIRA LAMIAKOTIK DINH Bisinik MUDE MARTXOAK 17 MARZO 11:00: 11:00 SALIDA /IRTEERA: LAMIAN METRO LAMIAKO) SINADURA BILKETA RECOGIDA DE FIRMAS FOTO/ ARGAZKI FAMILIARRA MUSIKALA AINTZINAKO ARGAZKI ERAKUSKETA RUIDOSA EXPOSICIÓN FOTOS ANTIGUAS LAMIAKO TxopoeTa BIZIRIK"

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun