Nuria Gonzalezen "Recortes" kartelak iragarriko ditu 2024ko Leioako San Juan jaiak

Ander Zarraga 2024ko mai. 6a, 15:22

Leioak badu 2024ko San Juan jaietarako kartela. Nuria Gonzalez Leioako biologoaren, ilustratzaile zientifikoaren eta diseinatzaile grafikoaren Recortes proposamenak jaso ditu bozka gehien, beraz horrek iragarriko ditu aurtengo festak. 

Udal-iturriek nabarmendu dute aurtengo lehiaketak parte-hartze handia izan duela, herritarren 600 boto baino gehiago jaso baitituzte. Horiek, eta epaimahai adituak emandakoakaz batera, Gonzalezek egindako kartel irabazlea erabaki dute, Leioako elementu esanguratsuak eta jai-giroa ikustarazteaz gain, aniztasunari ere keinu egiten baitiote.

Gainera, Recortes 2024ko San Juan jaietako irudi izango denez, egileak 800 euro jasoko ditu sari gisa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun