Zor publikoa kitatu eta ia 1.500.000 euroko aurrekontua onartu du Lemoizko Udalak

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 26a, 16:59
Armintzako portua. cc-by-sa Javier Mediavilla Ezquibela.

Lemoizko Udalak hasi berri den urterako aurrekontua onartu zuen 2015eko azkenengo osoko bilkuran. Udalak 1.405.948 euroko aurrekontua izango du aurten, EAJren botoei esker; hala, zor publikoa kitatu ostean, onbideratutako kontuak izango ditu Udalak ekitaldi berrirako. Azaldu dutenez, horri esker, gizarte-politiken aldeko apustuari eutsiko diote, murrizketarik gabe. Horren harira, Udalak auzokideen proposamenak kontuan hartu eta inbertsioaren alde joko dutela iragarri dute.

"2015ean baino %300 gehiago, igoera nabarmena udalerriko gizarte-politikak eta gastu soziala bermatzeko", baieztatu du Unai Andraka alkateak. Besteak beste, 40.000 euro bideratuko dituzte argiteri publikoa berritzeko eta eguzki-farolak ipintzeko; 38.000 euro, ariketa fisikoak egiteko eremuak sortzeko; 20.000 euro, azpiegiturak hobetzeko; 10.000 euro, Armintzako frontoian konpontze-lanak egiteko; 6.000 euro, herritarren parte-hartzea bultzatzeko telefono mugikorretarako aplikazioa sortzeko, etab. Halaber, Andraka, Urizar eta Armintza lotzeko errepide berria eraikitzen jarraituko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun