Cyril Barthe nagusi Lemoizko Klasikan

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 16a, 12:52
Barthe Lemoizen. © EUSKADI FUNDAZIOA

Pasa den barikuan jokatu zen Lemoizen bertako txirrindularitza-klasikaren 25. edizioa. Lasterketa 60 txirrindulariren arteko esprintean amaitu zen eta Euskadi Fundazioaren Cyril Barthe bearnesa izan zen azkarrena. Bigarrena Antonio Angulo izan zen, Espainiako Koparen irabazlea.

Euskadi Fundazioak ikuskizun ederra eskaini zuen Lemoizen, 130,7 kilometroko lasterketaren erritmoa kontrolatuz eta Bartheri esker amaiera bikaina emanez. Salbaterra Bearnoko txirrindulariarentzat aurtengo bigarren garaipena da Lemoizkoa, aurretik Urretxun irabazi baitzuen. Denera, Miguel Madariaga lemoiztarrak gidatzen duen taldearen seigarren etapa izan da.

Txirrindulari bearnesa pozik agertu zen lankideek egindako lanagaz: "taldeak bikain egin du lan, ikusgarria izan da. Bukaera ondo zetorkidan, gaina txikian baitzen. taldekideek erritmo bizia markatu dute eta azkena eman ahal izan dut. Oso pozik nago taldeagatik eta garaipena zelan izan den ikusita. garaipena guztiona da". Euskadi Fundazioan dabilen bigarren urtean Barthe prest agertu da denerako: "sasoian nago eta baliatu beharra dago hori. Azkena emateko aukera badut ahaleginduko naiz. Eta beste taldekide batentzat lan egin behar badut poz-pozik egongo naiz".

Udako Kriteriuma

Lemoizko probak zabaldu zuen Udako Kriteriuma. Zirkuitu horren bigarren etapa Amurrion jokatu zen astelehenean; bertan Seguros Bilbao taldeko Cristian Torres txirrindulari gaztelarra nagusitu zen. Talde getxoztarrak jakinarazi du ez duela segituko datorren denboraldian.

Udako Kriteriumaren lidergoa Antonio Angulo kantabriarrak dauka, jokatutako etapa bietan bigarren postuan geratu ostean. Gaur, azken proba izango da Aretxabaletan.

Lemoizko 25. Klasikaren sailkapen nagusia

  1. Cyril Barthe (Euskadi Fundazioa - EDP) 3:11:44
  2. Antonio Angulo (Gomur - Liebana 2017) d.b.
  3. Dzmitry Zhyhunou (Lizarte) d.b.
  4. Alejandro Iglesias (Gomur - Liebana 2017) d.b.
  5. Jon Irisarri (Caja Rural - Seguros RGA) d.b.
  6. Jaume Sureda (Seguros Bilbao) d.b.
  7. Gotzon Martin (Euskadi Fundazioa - EDP) d.b.
  8. Illart Zuazubiskar (Ampo) d.b.
  9. Odei Juango (Caja Rural - Seguros RGA) d.b.
  10. Xavier Cañellas (Caja Rural - Seguros RGA) d.b.

Taldeka: Gomur - Liebana 2017.

Tarteko helmugak: Julian Barrientos (Infisport).

taldeagatikAwet Andemeskel (Ner Group - Marco Polo).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun