Egonaldiak, Goikomendi hipika-klubean

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 23a, 16:58

Lemoizko Andraka auzoan, Goikomendi hipika-klubak egonaldiak antolatuko ditu datorren Aste Santuan, apirilaren 9tik 23ra bitartean.

Klubak jakinarazi duenez, kanpamentu horretan parte hartu ahal izango da egun soltetan, hiru egunetan edo hasieratik amaierara arte. Parte-hartzaileek aukeran izango dituzte hainbat ekimen: egun erdiko ekitazio-tailerrak, janleku-zerbitzua eta egun osoko ekitazio-jarduerak, edo Goikomendin bertan lo egitea ere bai. Interesdunak klubagaz harremanetan ipin daitezke 649 385 950 telefono-zenbakiaren edo Goikomendi.com webgunearen bitartez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun