Armintzako aparkalekuaren etorkizunari buruzko informazio saio bat antolatu du Lemoizko Udalak

Nahia Martinez Gondra 2024ko ots. 26a, 10:12
Hitzaldiak izaera informatiboa izan arren, herritarrek proposamenak entzungo dituzte Lemoizko kultur etxean. © LEMOIZKO UDALA

Lemoizko Udalak Armintzako aparkalekuaren inguruan proposatutako berrikuntzei eta premiazko jarduerei buruzko informazio-saio bat antolatu du barikurako, martxoaren 1erako, 18:30ean, Armintzako kultur etxean. GEA 21- Grupo de Estudios y Alternativas ingurumen eta gizarte aholkularitza enpresako arkitekto Marcos Montes Garciak gidatu du saioa: eraikuntza lanek sorraraziko dituzten arazoak konpontzeko garatu den proposamenaren nondik norakoak azalduko ditu.

Armintzako aparkalekua asko erabiltzen dute lemoiztarrek eta bisitariek. Hitzaldiak izaera informatiboa izango du, baina, era berean, bertaratutakoek Armintzako aparkalekurako aurkeztutako proposamenari buruzko ikuspuntua emateko, eta udalerriko puntu estrategiko hori hobetzeko moduari buruzko ekarpenak egin ahal izateko diseinatuta dago.

Datozen hilabeteetan, Udalak herritarrakaz batera partaidetza- eta hausnarketa-prozesu bat egingo du Lemoizerako nahi duten herri eredua modu parte-hartzailean sortu eta aurrera egiteko. Hala, prozesu horri lotuta dauden arloetako udal teknikariei eta herritarrei irekitako saio batzuk egingo dira, hiru gai nagusien ingurukoak: ​herri-eredua (etxebizitza, ekipamenduak, turismoa, baso-eredua, lehen sektorea, klima-aldaketa...), mugikortasun jasangarria (aparkalekua, garraioa...) eta zentral nuklearra (ondare historikoa, erabilera posibleak: akuikultura eta akuikultura-ereduak; Basordasko kala; zentralak itsasertzean duen eragina...)​.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun