Askotariko hondakinak bereizita batzeko garbigune mugikorra dago Armintzan

Nahia Martinez Gondra 2024ko mar. 27a, 11:40

Aurreko astetik eta apirilaren 4ra arte, Lemoizek Garbigune mugikorra du erabilgarri. 24 ordu zabalik dago eta helburua da hondakinak gaika bota ahal izatea.

Herriz herri mugitzen den Bizkaiko Foru Aldundiaren garbigunea Armintzakalde kaleko 3. zenbakian jarrita dago, eta hondakin hauek bota ahal izango dira bertan:

  • Etxeko tresna txikiak
  • Sukaldeko tresnak
  • Etxeko olioa ontzi itxietan
  • Telefono mugikorrak
  • Kableak
  • Pinturak eta disolbatzaileak
  • Aerosolak
  • Kutsatutako xurgatzaileak
  • Tonerrak
  • Tinta kartutxoak
  • Metalezko kapsulak
  • Plastikozko kapsulak
  • Pilak
  • CDak, DVDak eta kaseteak
  • Erradiografiak​
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun