Alen-Betaio gailur-lerroa ezagutuko dute domeka honetan Etzandarri euskal mendi-taldeko kideek

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 17a, 15:13
Gomalo (778m) eta Betaio (749m) tontorretatik pasako dira mendizaleak. © ETZANDARRI MENDI TALDEA

Herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak beste irteera bat prestatu du domeka honetarako, hilaren 21erako. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:30ean, Alen-Betaio gailur-lerroa ezagutzeko asmoz.

Zehazki, Alen meatze herrixkatik abiatuta Alen mendira (804m) igoko dira eta segidan Alen-Cerredo gailur-lerroko zati bat egingo dute. Gomalo (778m) eta Betaio (749m)  tontorretatik pasa ondoren, Trespiquillosen (658m) amaituko dute eta Alenetik Castrora zihoan meatze-trenbidera bajatuko dira. Bertatik, tunel batzuetatik barrena Alen herrixkara itzuliko dira. "Gerra zibilean frontea bertan egon zenez, ibilbidearen zehar haren testigu zaharrak diren lubaki batzuk ere ikusteko aukera izango dugu, batez ere, Betaio inguruan", jakinarazi dute antolatzaileek.

KATEGORIA: Mendizaletasuna.

ZAILTASUNA: Erreza.

DISTANTZIA: 9,5 kilometro.

NOIZ: Apirilak 21.

NON: Armintzako bus geltokian.

ORDUA: 09:30ean Armintzan. Buelta 17:00etan.

Izena emateko: 688 602 121 (Marian).

© ETZANDARRI MENDI TALDEA

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun