Gutxi falta da Lemoizko Andraka auzoko jaiak hasteko!

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 8a, 14:06

Lehenengo jaiak hurbiltzen ari dira: Andrakakoak maiatzaren 18, 24 eta 28an izango dira.

Jai giroa nabari dezakete daborduko Andraka auzoko bizilagunek: zehazki, maiatzaren 18an, 24an eta 26an hainbat ekintza izango dituzte Trinidade jai tradizionalak direla eta. Adi egun berezi horietako programaziora!

Datorren maiatzaren 18an, zapatuan, tortillen lehiaketa klasikoagaz hasiko dira jaiak. Ondoren, haurrentzako antzerkia, haurrentzako diskofesta eta txokolatada herrikoia izango dira. Jaiagaz jarraitzeko, hurrengo barikuan, hilaren 24ean, Andraka Jatetxean antolatutako Bertso Afaria trikitrixagaz gozatu ahal izango dute bertaratutakoek, maila goreneko bertsolariakaz, Nerea Ibarzabal eta Sebastian Lizasogaz. Menuaren kostua 35 eurokoa izango da pertsonako eta erreserba egin daiteke jatetxera bertara deituz 946 879 394 telefonora.

Jaiak maiatzaren 26an amaituko dira, domekan, Trinidade egunean, hainbat ekitaldiagaz, hala nola Meza Santua, hamaiketako bat eta haurrentzako jarduerak.

Egitaraua

Maiatzak 18, zapatua
  • 17:00-19:00 Tortilla txapelketa. 17:00etan irekiko da izen-ematea.
  • 18:00 Umeentzako antzerkia, Gora Bihotzak Eidabe ekimen kulturala.
  • 19:00 Xaibor, animatu dantzatzera!
  • 22:00 Txokolatada.
Maiatzak 24, barikua 
  • 21:00 Bertso afaria trikitixagaz, 35 euro: Sebastian Lizaso eta Nerea Ibarzabal.

* Izen ematea Andraka jatetxera deituz 946 879 394 telefonora.

Maiatzak 26, domeka
  • 12:00 Mesa santua.
  • 12:30 Hamaiketakoa herriko eskolako trikitilariakaz.
  • 17:00 Tiragomak umeentzako.
  • 17:00 Poni gaineko ibilaldiak umeentzako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun