Arrastian salatuko dute Plentziako jaietan emakume batek pairatutako "eraso sexista"

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 4a, 16:53
Eraso sexisten aurkako kontzentrazio bat Plentzian, artxiboko irudian.

Gaur goizean, Plentziako jaietan, eraso sexista bat pairatu du 18 urteko emakume batek, bertoko Udalak jakinarazi duenez. Hiribilduko Gobernu Batzordeak gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea deitu du gaurko 20:00etarako, udaletxeko eskaileretan. Horrezaz gainera, "erasotzailearen aurkako beste edozein neurri hartzeko prest gaudela" argi utzi du Udalak. Besteak beste, Amarratz Surf Taldeak bat egin du elkarretaratzeagaz.

Plentziako Udalaren oharra

Gaur goizaldeko 06:00etan 18 urteko neska batek, Plentziako jaietan zebiltzan bitartean, eraso sexista bat jasan du. Erakunde pasiboa ez garen heinean, eraso honi aurrean eta kontuan hartuta erasotzailearen aurkako beste edozein neurri hartzeko prest gaudela, Udalak irmoki erasoa gaitzesten du eta kontzentrazio batera deitzen du, arratsaldeko 20:00etan, Udaletxeko eskaileretan (Astillero Plaza, z/g).

Gazte honi gure elkartasuna eta laguntza helarazi nahi diogu eta Erakunde honek dauzkan baliabideak eskaintzen dizkiola jakinarazten diogu.

Amarratz Surf Taldearen oharra

Amarratz Surf Taldeak bat egiten dau Plentziako Udalak egindako salaketarekin, eta bilkuran parte hartuko dau; gure esku dago horrelako erasoekin amaitzea, zero tolerantzia emakumeen kontrako erasoei!!!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun