Gabon-gaueko Olentzeroren antzerkirako, jende bila, Plentzian

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 7a, 13:30

Olentzero ikazkina eta Mari Domingi gurera etortzeko hilabete bi baino gehiago gelditzen diren arren, Plentziako Udalak Gabonetako jentila nor izango den erabakitzeko prozesua ipini du martxan. Urtero legez, Gabon-gauean plentziarrak Eliz plazan batzen dira Olentzerori eta beste pertsonaiei ondo etorria emateko. Hori dela-eta, gau hori magiko bihurtzeko antzerkirako jendea behar dute. Horretarako, hautaketa-prozesua abiatuko dute; hala, interesa dutenek hilaren 20ra arte izena eman ahalko dute, Goñi Portalen (Kale Barria, 2).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun