"Emakumeen begiradak", erakusketa kolektiboa antolatzen dabil Plentziako Udala

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 18a, 12:00
Iazko egileetako bat. © PTB

Plentziako Udaleko Kultura eta Berdintasun Saila "Emakumeen begiradak" erakusketa antolatzen dabil, bosgarren aldiz. Erakusketa hori kokatu dute martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren jardueren artean.

Erakusketaren bidez bultzatu gura dute hainbat artistek egindako margolan- edo argazki-lanen erakustaldi kolektiboa, emakumea gai nagusitzat hartuta. Horren helburua sormena bultzatzea da, "sexu arrazoiengatik sortzen den bazterketari lotutako kontzeptu eta estereotipoak aldatu edo horien gaineko gogoetei bide eman gura diote sormena landuz", udal-iturriek azaldu duten legez, "parte-hartzearen eremu horren bitartez, hausnarketa, elkarrizketa eta adierazpena" sustatzeko.

Argibide gehiagorako, Udal Kultura Sailagaz harremanetan ipintzerik badago honako bitartekoen bidez: 946 775 541 telefonoa eta kultura@plentzia.eus posta elektronikoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun