Aratusteak 2017

Mozorrotzeko azken aukera, Plentzian

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 10a, 11:49

Mozorrotzeagaz batera, tostadarik onena ere aukeratuko dute zapatuan.

Aratuste tematikoa antolatu dute zapaturako, hilaren 11rako, beste urte batez, Plentziako kuadrillek eta jai-batzordeak.

Aratusteak ospatuko dituen eskualdeko azkenengo herria da Plentzia. Urtero legez, mozorro jai tematikoa antolatu dute bertako kuadrillek eta Plentziako jai-batzordeak, elkarlanean. Hala, zapatu honetan, hilaren 11n, udalerriko bizilagunek IX. Inauteri Tematikoez gozatzeko aukera izango dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurtengo gaia "Libre" izango da. Hartara, goizeko 12:00etatik aurrera, hamaika jarduerez gozatu ahal izango da bertan.

Egitaraua:

Martxoak 11, zapatua

  • 11:00 Puzgarriak eta tailerrak, Jai Alai frontoian.
  • 13:00-13:30 Tostada-lehiaketa, Jai Alai frontoian.
  • 13:30-15:00 Triki-poteoa, Izarraitz tabernatik hasita.
  • 15:00 Gazte-bazkaria, JMozorrotzeagaz batera, tostadarik onena ere aukeratuko dute zapatuan. ai Alai frontoian.
  • 16:30 Gazte-jolasak.
  • 18:00 Desfilea, Eliz plazatik frontoiraino, Alde Zaharretik. Ondoren, disko-festa.
  • 19:00 Elektrotxaranga Ttek! taldeagaz, kalerik kale, Plazatxotik hasita.
  • 20:30 Tx0kolate-banaketa.
  • 21:30 Zezensuzkoa, Plazatxoan.
  • 23:30 Aldats erromeria eta jaia, Danontzat gaztetxean.
  • Mozorroaren gaia, "libre".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun