Plan Berezi hori fase handi bitan banatzen da: alde batetik, merkataritzak duen lehiakortasun-mailaren posizioaren diagnosia eta, bestetik, bertako merkataritza dinamizatu eta sustatzea. Diagnosi fasea aurrera eroan ahal izateko, hurrengo egunetan inkesta bat egingo dute biztanleen artean, eta baita merkatari eta ostalarien artean ere, 100 inkesta egingo dira plentziarren artean, guztira; beste 100, inguruko herrietan; eta 40, profesionalen artean.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun