Bost lanpostu eskainiko ditu Plentziako Udalak udarako

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 22a, 13:50

Arpillao aparkalekuaz eta hondartzako komunen kudeaketaz eta garbiketaz arduratzeko jendea beharko dute.

Udaberriaren etorreragaz batera, udara begira egongo da bat baino gehiago. Hori dela eta, aurton ere, Plentziako Udalak udako lau hilabeteetarako Arpillao aparkalekurako 3 zaintzaile, eta hondartzako komunen kudeaketaz eta garbiketaz arduratzeko 2 lanpostu sortzeko oinarriak onartu ditu. Hala, lanpostu horietako bat lortu gura duten denek apirilaren 3ra arte izango dute aukera behar diren agiri guztiak bete eta udaletxean aurkezteko, eguerdiko 14:00ak baino lehen.

Kontratuak lau hilabetekoak izango dira, ekainaren 1etik irailaren 30era arte. Lanaldiak zerbitzuak dituen premien arabera ezarriko dira, txandakako ordutegian, astelehenetik domekara: aparkalekua 09:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 01:00etara; eta komunak, 10:00etatik 15:00etara eta 15:00etatik 20:30era.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun