Kultura  Plentzia 2017-04-03 10:00

Plentziako Kontulekurako izen-ematea zabalik dago

Plentziako neska-mutil txikienak zorioneko egon daitezke. Izan ere, “magiaz beteriko gune berezi” berri bat izango dute Plentziako ludotekan, datorren apirilaren 26tik aurrera. Goñi Portal kultur etxeko iturriek zabaldu dutenez, Kontuleku dauka izena gune horrek eta bere helburua da irakurketa familiengana hurreratzea. Hala, ludotekako kideek agindu dutenez, “ahozko literaturan murgilduko gara dinamizatzaile baten laguntzaz”.

Modu berean ohartarazi dute lekuak mugatuak direla. Beraz, komeni da ahalik eta lasterren inskripzioa egitea; horretarako, Goñi Portalera joan beharra dago. Denera, 9 saio egingo dituzte, beti eguaztenetan, apirilaren 26ko hasiera-saioa barne hartuta. Kontuleku ekimena ahalik eta erosoen izan dadin, bi adin-taldetan banatu dute: alde batetik izango dira 3 eta 4 urte bitarteko umeak dituzten familiak, eta beste aldetik, 5 eta 7 bitartekoenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa