Plentziako metro-geltokiaren estalkia aldatu gura dute

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 10a, 13:30

Estalki berriak ezinegona eragin du herritarren artean.

Metro-geltokiko estalki berria aldatzeko eskatuko du EH Bilduk, eraikinari motz ematen diolakoan.

Plentziako metro-geltokiaren es­talki berria ipintzen hasi dira; horrek ezinegona sortu du herritarren artean, eta udal-taldeen artean ere bai. Hori dela eta, estalki hori eta daborduko nasan dagoena ordezkatzeko eskaera hasi duela jakinarazi du EH Bilduko udal-agintariek.

Azaldu dutenez, orain egiten dabiltzanak eraikina guztiz "itsustu egiten" du, hortaz hori kentzea eskatuko dute. Horren ordez, eraikitzen dabiltzan eraikinagaz bat datorren eta horregaz "lehian ez dabilen" estalkia batengatik ordezkatzeko eskatuko dute.

Plentziako Independenteak taldeak lanok salatu zituen; horren aurrean, koalizio abertzaleak deitoratu du Plentziako Independenteak saiatu dela EH Bilduk Udalean egindako lana "zikintzen". Oposizioko taldea komunikabideetako izenburuen erritmora mugitzen dela salatu du EH Bilduk, "haien idatziak aurkeztean antza, hautematen dituzten arrazoiei aurre hartzen jakin gabe".

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun