Gobernu-taldeak aurkeztutako zirriborroak jaso dituenak baino inbertsio handiagoak proposatu ditu EAJk, "behar direnak baino txikiagoak diren arren, beharrezkoak direlako". Modu berean, aurten lau kreditu eraldatzea proposatu dute, 500.000 euroko kopuruagaz.
Aurkeztutako alegazioak hurrengo hauek dira:
- Gatzaminako irisgarritasuna: 250.000 euroko diru-partida aurreikustea Gatzaminako irisgarritasuna hobetzeko, horretarako baliabide teknikorik egokiena jarriz.
- Kaleak asfaltatzea: 100.000 euroko partida aurreikustea udalerriko kaleetan dauden zuloak konpontzeko.
- Segurtasuna: 25.000 euroko partida aurreikustea Udaltzaingoan, gutxienez, urte osoan txanda bakoitzean udaltzain bi egon daitezen.
- Parkeak eta zabuak: 100.000 euroko diru-partida aurreikustea herriko jolasguneak eta zabu-guneak estaltzeko.