Bost gazte kontratatuko dituzte Plentziako Udalean hainbat eginkizunetarako

Ander Zarraga 2023ko aza. 2a, 11:28

Urtebeteko epea izango duten bost lanpostu betetzeko kontratazio-prozesua abiatu du Plentziako Udalak. Guztira, 16 eta 30 urte arteko bost pertsona kontratatuko dituzte hainbat zereginetarako.

Plentziako Udalak honako lanpostu hauek betetzeko abiatu du prozesua: multimedia-fitxategien digitalizatzaile lanposturako pertsona bat kontratatuko dute, sare sozialen eta egoitza elektronikoen kudeaketarako beste bat, paperezko artxiboaren digitalizaziorako bi eta ingurumen-jardueretarako beste bat.

Udal-iturriek zehaztu dutenez, eskatzaileek bete beharreko lanpostuagaz bat datorren hezkuntza-maila izan beharko dute.

Eskatzaileek 16 urtetik gora eta 30 urte baino gutxiago izan beharko dituzte. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotez gain, Gazte Bermea Sistemaren Fitxategian inskribatuta ere egon beharko dira. Era berean, eskaintza www.lnabide.eus webgunean argitaratuko dute, izapideak bertatik egin daitezen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun