Garbigune mugikorra Plentzian izango da apirilaren 4tik 18ra bitartean

Ander Zarraga 2024ko api. 3a, 11:49

Hainbat motatako hondakin kutsatzaile bildu eta birziklatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren garbigune mugikorra Ontziola plazan egongo da hilaren 18ra arte.

Zerbitzu honek hainbat motatako hondakinak jasotzeko balioko du, hala nola etxeko tresna elektriko txikiak, erabilitako etxeko olioa, sakelako telefonoak, kableak, pintura eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, pilak edo erradiografiak.

Garbigune mugikorraren zerbitzuagaz, Bizkaiko Foru Aldundiak  garbiguneetara eramateko produktuak udalerrietan batzeko aukera eman gura die herritarrei, etxean sortutako hainbat motatako hondakin batu eta birziklatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun