Bide publikoan dauden itsasontziak kenduko dituzte Plentzian, Itsasertz Mugarteak pantalana kentzea saihesteko

Ander Zarraga 2024ko api. 15a, 11:17
Pinto zubiaren eta Gandia auzoaren inguruan dauden hainbat itsasontzi kenduko dituztela iragarri dute. © PLENTZIAKO UDALA

Plentziako Udalak iragarri du udal-bide publikoan baimenik gabe dauden hainbat itsasontzi kendu eta hondakintzat hartuko dituztela. Gobernu-taldeak erabaki hori hartu du, Itsasertz Mugarteak ezarritako araudiari jarraituz, ez betetzeak pantalana kentzea ekar baitezake.

Udaletik zehaztu dutenez, "Itsasertz Mugarteak lagatako kortesiazko pantalanean debekatuta dago itsasontziak edo txintxorroak modu iraunkorrean amarratzea, lagapen-hitzarmenean ezartzen den bezala". Hitzarmen hori betetzeko helburuagaz, Udalak iragarri du Pinto zubia eta Gandia auzoan dauden identifikatu gabeko hainbat itsasontzi kenduko dituztela, gutxienez, hilabete bat daramatelako egoera horretan.

Argudiatu dutenez, Itsasertz Mugartearen araudia ez betetzeak pantalana kentzea eragin dezake, beraz, arestian aipatutako itsasontziak kenduko dituzte, eta hiri-hondakin solido gisa tratatuko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun