Plentziako udako ludotekan izena emateko epea zabalik dago

Ander Zarraga 2024ko mai. 8a, 15:12

Plentziako udako ludoteka herriko eskolan egingo dute ekainean eta uztailean.

Maiatzaren 17ra arte eman ahalko dute izena udan Plentziako eskolan egingo diren ekintzetan parte hartu gura dutenek. 2012-2019 urteen artean jaiotako umeek eman ahalko dute izena  10:00etatik 14:00etara egingo diren ludoteketan.

Guztira, bost txanda egingo ekainean eta uztailean: ekainaren 24tik 28ra, uztailaren 1etik 5era, uztailaren 8tik 12ra, 15etik 19ra eta uztailaren 23, 24, 26, 29 eta 30an. Ordutegiari dagokionez, 10:00etatik 14:00etara izango da, baina behar dutenek 08:00etatik ere izan ahalko dute. 

Izen ematen maiatzaren 17ra arte egin daiteke Plentziako kultur etxean, Goñi Portalen edo izen-emate orrialdea beteta udal-webgunean dagoen inprimakia kultura@plentzia.eus helbidera bidaliz. Izen-ematea Gizarte Segurantzaren fotokopiagaz aurkeztu beharko da.

Prezioari dagokionez, astearen prezioa 40 eurokoa izango da, eguneko zortzi eurokoa eta zerbitzu goiztiarra behar dutenek 10 euro gehiago ordaindu beharko dituzte. Plentziako kultur etxean zein Goñi Portalen ordaindu ahal izango da txartelagaz edo bankuko transferentziaren ziurtagiria entregatuz (kontu korrontearen zenbakia: ES 98 2100 4987 6821 0001 9134).

Puede ser un garabato de texto

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun