Sopelako Udaleko alkatetzaren jakinarazpena

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 23a, 11:12

Sopelako Udaleko alkatetzak hurrengoa jakinarazi nahi du, 2016ko otsailaren 18an, hedabide baten, Udaleko webgunetik Osoko Bilkuretako bideoen ezabatzea dala eta, argitaratutako albiste eta Alkatearen adierazpenen harira.

1. Alkatetzak argi eta garbi utzi nahi du, Alkateak, Gontzal Hermosillak, inoiz ez duela adierazi HIRUKA izan denik Udaleko webgunearen kudeatzailea, ezta ere, irregulartasunik egon denik HIRUKA eta aurreko legealdiko udalarekiko kontratuetan.

2. Albistea publikatu bezain pronto, Alkatea bera pertsonalki, zuzenean kaltetua izandako komunikabidearekin jarri zen harremanetan gaizki-ulertua argitzeko.

3. Sopelako Udala, albistea publikatutako hedabidearekin ere berehala ipini zen harremanetan errektfikazio bat eskatzeko.

4. Bestalde, Osoko Bilkuretako bideo guztiak Udalaren Youtube kanalean daude eta betidanik egon dira ikusgai eta momentuz, Udala aztertzen ari da zergatik ez diren zuzenean webgunetik ikusten.

Eskerrik asko,

Sopela, 2016ko otsailak 22

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun