Eider Merino eta Gloria Rodriguez, onenen artean Alacanten

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 24a, 14:00
Merino, Gutierrez eta Oyarbide Ibiko podiumean. © PHOTO GOMEZ SPORT - RFEC

Lointek txirrindularitza-taldeak txapeldunorde bikoitza eskuratu du Espainiako Txirrindularitza Txapelketan, erlojuaren aurkako modalitatean. Eider Merino balmasedarrak eta Gloria Rodriguez murtziarrak zilarrezko domina bana batu zuten Alacanten, 23 urte azpiko eta Elite kategorietan, hurrenez hurren.

Txapelketa Anna Sanchis valentziarrak (Wiggle) bere laugarren Espainiako txapelketa irabazi zuen eta Sheyla Gutierrez (Cylane Pro Cycling) nagusitu zen 23 urte azpikoen artean. Sanchisek 27 minutu eta 59 segundo behar izan zuen Alacanteko Ibi herriko 18,9 kilometroko ibilbidea betetzeko. Gloria Rodriguez 44 segundora heldu zen. Eider Merino, ostera, Sanchisengandik 58 segundora sartu zen, atzean Lourdes Oyarbide utzita.

Merino poz-pozik ospatu zuen emaitza: "niretzat erlojupeko batean bigarren geratzea eta Sheylarengandik 11 segundora arrakasta lortzea da. Ibilbidea ez zetorkidan txarto baina ez nuen espero hain goian geratzea".

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun