Aurrekontu-proposamena lantzeko, herritarren iritzia jasoko du Sopelako EH Bilduk

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 24a, 17:32

2012ko maiatzean aurrekontuan azaltzeko auzo-bilerak egin zituen Sopelako Udalak; EH Bilduk zeukan alkatetza. © SOPELAKO UDALA

2017ko udal aurrekontuei begira, bere proposamenak lantzen dabil Sopelako EH Bildu. Horretarako, herritar denen parte-hartzea bultzatu gura du. Besteak beste, sopeloztarren iritzia zuzenean jaso ahal izateko, galdeketa bat plazaratu dute. Horrez gainera, herri-batzarra egingo dute abenduaren 15ean, eguena, 19:00etan, udaletxeko atarian. Sopelako taldeak eta herri mugimenduak ez ezik, bere iritzia eman edo informazioa zuzenean jaso gura duten sopeloztar denak parte har dezakete bilkura horretan.

"Udal aurrekontuek herritarron beharrei erantzun zehatza eman behar diete. Eta gu gara, herritarrok, behar horiek hobekien ezagutzen dugunok. Hori dela eta, erabat garrantzitsua da guztiok udal aurrekontuen prozesuan parte hartzea. Hauxe da aurrekontu parte-hartzailean funtsa", azaldu du koalizio ezkerzaleak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun