"Mami Lebrun" antzezlana, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 18a, 11:35
Egoitz (Kepa Errasti) eta Miren (Ane Pikaza) amona Kontxaren Parisko gazte garaietako bizipen eta sekretuetan murgilduko dira. © XAKE PRODUKZIOAK

Bariku honetan, urtarrilak 20, "Mami Lebrun" antzezlana taularatuko du Xake Produkzioak konpainiak, euskaraz, 20:00etan, Sopelako Kurtzio kultur etxean. Sarrerak 6 euroan eskuratuko ahal izango dira barikura arte Kurtzion (11:00-14:00 / 16:00-20:00), udaletxean (09:00-13:30) eta Larrabasterrako Sopelarin bulegoan (09:00-13:30).

Kepa Errasti da obraren egilea, eta antzezlanean aktore lanetan ere parte hartzen du, Ane Pikaza eta Ainara Ortegagaz batera.

Egoitz eta Miren izeneko gazte bik amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen dabiltza eta, Kontxak gaztetan Parisko kabaret batean bizitakoak kontatzeko, ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun