Kultura  Sopela 2017-01-19 13:12

Itzartu elkarteak berbaldi pare bat egingo ditu egunotan

Sopelako Itzartu emakumeen elkarteak berbaldi-zikloa abiatuko du eguen honetan, hilaren 19an. Nuria Sorli psikologoak "Desbloqueos emocionales para una sociedad nueva" izenburuko berbaldia eskainiko du. Otsailaren 2an, eguenean, Itziar Gloria Historian lizentziatuak entzuleak hurreratuko ditu Leonor Akitaniakoa Frantzia eta Ingalaterrako erreginaren pertsonalitatera eta utzitako ondarera.

Otsailaren 16an, berriz, Gloria del Castillo antropologoak "Crecimiento personal y liderazgo" berbaldia emango du. Hitzaldi denak gaztelaniaz izango dira, eta 18:00etan hasiko dira, Landa Doktorearen kalean dagoen Itzarturen lokalean.

2017/01/19 18:00

Itzarturen lokala (Landa Doktore kalea) Sopela

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa