Bere azken liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 25a, 10:39

Eguen honetan, urtarrilak 26, "Evasores, morosos y millonarios vascos. Panamá connections" izenburuko bere azken liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak, Sopelan. Plaza Beltza elkarteak antolatutako berbaldia 20:00etan izango da, Kurtzio kultur etxean; sarrera, doan.

"Egin" egunkariaren ikerketa-taldean, "Ardi Beltza" eta "Kale Gorria" aldizkarietan eta kazetaritza-ikerketako beste hainbat proiektutan ibilitakoa da Ahoztar Zelaieta (Bilbo, 1972). Kriminologia ikasitakoa da, eta Euskal Herriko lehenengo kriminologia-elkarteko sorreran parte hartu zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun