Sopela Business Market jardunaldia egingo dute bihar

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 25a, 16:11

Eguen honetan, urtarrilak 26, Sopela Business Market jardunaldiaren lehenengo edizioa egingo dute Kurtzio kultur etxean; Sopelako Udalaren Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zinegotzigoak antolatu du. Agintari sopeloztarren berbetan, "enpresa eta inbertsoreen arteko topalekua izatea helburua dauka biharko foroak". Gaineratu dutenez, enpresen sustapena, finkapena eta hazkundea sustatu gura ditu. Jardunaldia 10:00etan hasi eta 20:00etan bukatuko da.

Gontzal Hermosilla alkateak egingo die ondoetorria parte-hartzaileei, eta Teresa Laespada Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte-inklusio eta Berdintasun Saileko diputatuak itxiko du ekitaldia. Sopela Business Marketen berbaldiak, B2B (Business to Business) mahai-inguruak eta erakusketak egongo dira. Halaber, gaian adituak diren profesionalak ere egongo dira bertan; besteak beste, Xavier Casares, Fernando Moroy, Gabriel López Martín, Rafael Padura, Nicolas Miailhe, Jose María Rodríguez Díaz-Alfaro eta Victor Martín.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun