Herri-kontsultak Uribe Kostan

Erabakitzeko eskubidearen aldeko zozketa egingo dute Sopelan

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 25a, 16:37

Otsailaren 11n ezagutzera eman zuten galdera.

Athleticen emakumezkoen taldeak sinatutako kamiseta zozkatuko dute, Sopelako Laiak tabernan, martxoaren 2an, eguenean. Hitzordua 20:30ean ipini dute; daborduko bertan daude txartelak salgai, 1 euroan. Gure Esku Dago herri-ekimenak sortutako Uribe Kostako Ados taldeak antolatu du zozketa; modu horretan, erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-galdeketa bultzatu gura dute.

Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen egingo dute, momentuz behintzat, herri-galdeketa, maiatzaren 7an, domekagaz. Otsailaren 11n iragarri zutenez, galdera ondokoa izango da: "Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun