Sagardotegian afaltzeko irteera antolatu du Sopelako Udalak

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 1a, 16:17
© PETRITEGI

Astigarragako Petritegi sagardotegian afaltzeko txangoa prestatu du Udalak, martxoaren 18rako, zapaturako. Parte hartu gura dutenek martxoaren 8a baino lehen izena eman beharko dute, Kurtzio kultur etxean, 944 065 505 telefono-zenbakira deituz edo hall-kulturala@sopela.eus helbidera idatziz. Mezuan izen-abizenak, jaiotze-data eta telefono-zenbakia ipini beharko dituzte izena ematen duten guztiek. 

Horrez gainera, dagokien diru-kopurua 2095.0551.60.9104344011 zenbakiko Kutxabankeko kontu-korrontean sartu beharko dute sagardozaleek; izen-abizenak zehaztu beharko dituzte. Salneurria (autobusa eta menua) 30 eurokoa izango da Sopelan erroldatuta daudenentzat; sopeloztarrak ez direnek 40 euro ordaindu beharko dituzte. Ezinbestekoa da adinez nagusia izatea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun