Sopelako Jai Batzordea beharrean dabil udako jaiak antolatzen, "denon arteko eta denon gustuko jaiak izan ditzagun", azaldu dutenez. Hala, jaietako kartelak aukeratzeko lehiaketa eta musika-talde lokalek izena emateko epea zabalik dute daborduko. Maiatzaren 7an egingo dute lehiaketa, udalerriko hiru jai nagusiak iragartzeko kartelak aukeratzeko, proposamenak entregatzeko azken egunean.
Lehiaketan gura duen edonork parte hartu ahal izango du banaka edo taldeka; egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da. Maila bi egongo dira: maila nagusia eta ume eta gazte maila; bietan sariak emango dira. Bestalde, jai-batzordeak talde lokalei jotzeko aukera eskainiko die. Horretarako inskripzio-epea apirilaren 23an amaituko da. Parte hartu ahal izateko taldeko kontaktu-bideak eta biografia eman eta partaideetako bat, gutxienez, Sopelan erroldatuta egon beharko da.
Argibide gehigorako, honako bitartekoak erabil daitezke: 944 065 505 eta kultura@sopela.eus.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.