Sopelarin bulegoa lekuz aldatuko dutela salatu du EH Bilduk

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 23a, 09:30

Sopelako EH Bilduk zabaldu du Udal Gobernuak Larrabasterrako Sopelarin bulegoa salduko diola Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateari; herritarren arretarako udal-bulegoa da Sopelarin.

Koalizioak dioenez, Urgitxietako lokala tasatzea eskatu zuen Gontzal Hermosilla alkatea; oposizioak eta udal-beharginek "kasualitatez" izan dute horren berri, tasatze-lanen fakturagatik. Salatu dute "Uribe Kostako Mankomunitatearen baldintzak hobetzeko, udal-instalazioak okerragotu" eta urrunduko dituztela; ziurtatu dute udal-bulegoa Loiola Ander Deuna kalera lekualdatuko dela, Turismo Bulegoagaz batera.

Hermosillaren arabera, "azkenean salmenta burutuko bada, erabiltzaileek zerbitzu berdina jasoko dute, ez dute inolako kalterik jasango. Udalaren lehentasuna egun eskaintzen den kalitatezko zerbitzu bera eskaintzen jarraitzea da".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun