Atzean, Lointek taldeak mendean hartu zituen erasoak, tropela apurtzeko guran egindakoak. Lehenengo etaparen ostean, López sailkapen nagusiaren buru da, Lointek taldekako liderra da eta talde laranjak erabat hartuta dauka 23 urtez azpikoen podiuma: Alicia González, Ziortza Isasi eta Alba Teruelegaz.
Tafallara sasoian heldu dela azaldu du Lópezek: "oso pozik nago denboraldi hasieragaz. Belgikako lasterketek on egin didate, sasoia aztertzeko eta prestaketa egokitzeko". Halere, onartu du bere garaipena talde-lana izan dela: "ondo baliatu ditugu gure indarrak: lasterketa hasieratik apurtu behar genuen, gure alde ipintzeko, eta horrela egin dugu. Gaur nik irabazi dut, baina beste edozeinek irabaz zezakeen ihes egin izatekotan, tropelean talde osoak egindako lanari esker".
Bestalde, Setmana Ciclista Valenciana lasterketari dagokionez, Cristina Martínezek irabazi zuen valentziar onenaren maillot gorria.