Kirolak  Sopela 2017-03-23 14:45

Lointek Team-ek bere lidergoak defendatuko ditu Deban, zapatuan

Pasa den aste-akabuan Tafallan garaipenen markagailua estreinatu ondoren, Lointek txirrindularitza-taldeak Emakumeen Debako Sariari egingo dio aurre zapatuan; Debakoa Euskaldun txapelketaren bigarren proba puntuagarria da. Belén López eta Alicia González lasterketa horretara lider gisa ailegatuko dira, elite eta 23 urtez azpiko mailetan, hurrenez hurren.

Lointek Team-ek bere lidergoak defendatuko ditu Deban, zapatuan
Lointekeko txirrindulariak tropelaren buru artxiboko irudian. © LOINTEK TEAM | Ikusi handiago | Argazki originala

Lehiaketak Deba ibaiaren ibilera jarraituko du, Deba herrian hasi eta Bergaraino iritsi arte, bitartean txirrindulariek Mendaro, Elgoibar edo Soraluze herrietatik igaroko dituztela. Behin Bergaran, Debaraino itzuliko dira, hanketan 60 kilometroko nekea metatuta. Ondoren, tropela kostaldetik Mutrikuraino abiatuko da, 230 metroko Kalbaixoko  gainetik igarota; mendateak %7,8ko aldatsa dauka, 2.300 metroko ibilbidean eta helmugatik 10 kilometrora dago.

Proba horretan, Lointek Team taldeak hamar txirrindulariakaz parte hartuko du: Belén López eta Alicia González liderrak, Eider Merino, Ziortza Isasi, Empar Fèlix, Natalia Fischer, Lucía González, Eli Llabrés, Cristina Martínez eta Alba Teruel. Manu Montesino izango da taldearen zuzendaria. Bere ustez, eroango duen taldea "guztiz orekatua da, pasa den asteko lan paregabeari jarraipena emateko".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa