Kultura  Sopela 2017-04-10 17:42

Sanpedroetan txosna jartzeko eskaera-epea zabaldu dute

Udaberria hasi besterik ez den arren, udara begira dago daborduko Sopelako auzokide asko. Udako jaiak prestatzen hasteko ordua da orain, hori dela eta, San Pedro jaietan txosna jarri gura duten elkarte eta kolektiboek eskaera egin beharko dute laster. Sopelako Jai Batzordek jakinarazi duenez, gaur, apirilaren 10ean, ireki du horretarako epea, eta maiatzaren 19ra arte mantenduko du. Ohi legez, interesatuta dauden elkarteek eskaera orria Sopelako udaletxean aurkeztu beharko dute, gutxieneko datu batzuk emanda.

Sanpedroetan txosna jartzeko eskaera-epea zabaldu dute
San Pedro jaien txupin-jaurtiketa, artxiboko irudian. © SOPELAKO UDALA | Ikusi handiago | Argazki originala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa