Udako jaiak 2017

Sopeloztarrak Santa Marinara igoko dira eguenean

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 19a, 10:00
Santa Mariñe haitzak. © URDULIZKO UDALA

Urtez urteko ohiturari jarraituz, suziriari 10:00etan su eman ostean, Santa Marinako haitzeraino heltzeko kalejira hasiko da, Barinatxe taldearen txistularien doinuez lagunduta. Ordubete geroago, baselizan meza nagusia entzun eta jarraian, ohorezko aurreskua dantzatu, eta lore-eskaintza egingo dute Fernando Ansoleagaren omenez, plazan. Gero, hamaiketakoa, herri-bazkaria eta tortilla-lehiaketa egongo dira, Fernando Ansoleaga plazan. Amaitzeko, bertara hurbilduko direnak dantzan ipintzeko erromeria egongo da.

Jaiaren egitaraua

Uztailak 20, eguena

  • 10:00 Txupinazoa eta, ostean, kalejira, Udaletxeko enparantzatik Santa Marinarainoko ibilaldia.
  • 11:00 Meza nagusia, Santa Marinako baselizan.
  • 11:30 Ohorezko aurreskua dantzatuko dute eta lore-eskaintza egingo dute, Fernando Ansoleaga zenaren omenez, bere izena duen plazan bertan.
  • 12:00 Hamaiketakoa, trikiti-doinuakaz alaituta.
  • 14:00 Herri-bazkaria, Fernando Ansoleaga plazan.
  • 18:00 Erromeria.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun