Hezkuntza Sailak Sopelako hezkuntza-komunitatearen proposamena aztertuko du eta idatziz erantzungo du hauteskundeen ondoren, apirilaren 29an

Nahia Martinez Gondra 2024ko mar. 27a, 14:12
Zipiriñe ikastetxea.

Sopelako Udaleko eta hezkuntza-komunitateko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradun nagusiakaz bildu dira aste honetako astelehenean, martxoaren 25ean. Hala, Hezkuntzak konpromisoa hartu du datozen asteetan Sopelako hezkuntza-komunitatearen proposamena aztertzeko eta hauteskundeen ondoren behin betiko erantzun idatzia emateko, apirilaren 29an.

Eusko Jaurlaritzaren Bilboko Lurralde Ordezkaritzan egindako bileran izan dira Sopelako egungo alkate Guruzne Carrasson, aurreko alkate Josu Landaluze eta Zipiriñe HLHI eta IES Sopela BH zentroetako guraso-elkarteetako ordezkariak. Bilera honen helburua zen Zipiriñe eta Iberreren espazio arazoei irtenbidea emateko Hezkuntza Sailaren konpromiso formala lortzea. Horretarako, Sopelak bere hezkuntza-komunitateak defendatutako proposamena planteatu zuen: HH (Haur Hezkuntza) Loroñon, LH (Lehen Hezkuntza) Zipiriñen, eta DBH eta Batxillergoa (DBH eta Batxilergoa) Iberren eta Abaron. Era berean, Sopelaren ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzari gogorarazi zion eskura dituela proposamen hori gauzatzeko behar diren lurrak. Sopelako alkatea den Guruzne Carrassonen arabera, Sopelan adostasun handia dago udalerriko hezkuntza publikoaren kalitatea bermatzeko aukera egingarriena, azkarrena eta egokiena delako.

Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Jokin Bildarratz egungo Hezkuntza sailburua, Azpiazu sailburuordea eta Iñaki Orbe Bizkaiko lurralde-ordezkaria joan ziren bilerara. Bildarratzek adierazi zuen ulertzen duela Sopelako ordezkariek duten kezka bi Ikastetxe Publiko Integral Independenteren Hezkuntza proposamenaren inguruan, bata Loroñon eta bestea egungo Zipiriñen, eta Iberreko egungo institutua Batxilergoko ikastetxe bihurtzearen inguruan. Izan ere, Loroñon IPI bat ahalbidetzeko arau subsidiarioen aldaketak prozesu osoa gutxienez beste 2 urtez atzeratuko luke.

Atzoko bileraren ostean, udal talde guztiek, AVS/SAAk izan ezik, atzo, martxoak 26an ospatu zen osoko bilkuran premiazko mozio bat aurkeztea erabaki zuten, Sopelako hezkuntza komunitateak erabakitakoari babes zabala emateko eta Eusko Jaurlaritzari mozioan eskatutakoa bete dezala exijitzeko. "Hezkuntza Sailak zor historikoa du Sopelarekin. Sopelako hezkuntza komunitateak erabakitakoa onartzea besterik ez dugu espero", ziurtatu du Carrassonek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun