Legealdi Planaren Aurkezpena egingo dute Sopelan apirilaren 24an

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 22a, 10:56
Plana Sopelako udal-webgunean ere egongo da ikusgai. © SOPELAKO UDALA

Udal gobernu berriak 2023-2027 legealdi plana argitaratu berri du Sopela Gurearen bidez: planak 63 ekintza ditu, 12 alorretan banatuta. Sopelako Udalaren webgunean egongo da ikusgai, baina online jarri aurretik aurkezpen publikoa ere egingo du Udal Gobernuak, apirilaren 24an, eguaztenean, arrastiko 18:30ean, udaletxeko sarreran.

Guruzne Carrasson alkateak adierazi du gardentasunez azaldu gura diela herritarrei zein izan den orain arteko prozesua: "Zer egin dugun orain arte, zer egiten ari garen eta noraino heldu nahi dugun, hau da, zer egin nahi dugun legealdi honetan. Sopeloztarrak eta herriko eragileak aurkezpenera etortzeko animatzen ditugu, legealdi plana ez baita ezer itxia”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun