Daborduko salgai daude Palestinari elkartasuna emateko Sopelako Kuadrillen eguneko herri-bazkarirako sarrerak

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 25a, 16:25
Sopelako Kuadrillen eguna ospatuko dute maiatzaren 11n.

Sopelako Kuadrillak taldeak Palestinari elkartasuna eskaintzeko "egun masibo eta arrakastatsua" antolatu gura du maiatzaren 11rako. Hala, Sopelako Kuadrillen eguna ospatuko dute Palestinaren auzia erdigunean kokatuz. Antolatzaileek iragarri dute apirilaren 26tik aurrera herri-bazkarirako sarrerak fisikoki erosi ahal izango direla Sopelako turismo bulegoan maiatzaren 8ra arte. Bestela, online hartu daitezke, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun