Sopelako duatloi txikian izena emateko epea irekita dago maiatzaren 29ra arte

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 7a, 13:41

2017ko duatloi txikia, artxiboko irudian. © SOPELAKO UDALA

Hirubi eta Sopelako Udalak antolatuta, Sopelako 12. duatloia egingo dute udalerriko Udaletxeko plazan, ekainaren 1ean. Hori izango da irteera baita helmuga puntua ere. Guztia 350 partaidek hartu dezakete parte, ordutegi eta kategoria ezberdinetan banatuta, eta goizeko 10:00etan hasiko dira lehenengoak. Izen ematea irekita dago maiatzaren 29ra arte dota 350 lagunek izena eman arte, hemen.

Izena emateko kuota bi eurokoa izango da, eta izena ematerakoan ordaindu beharko da. Bildutako diru guztia Haszten elkartearentzako izango da. Antolatzaileek gogorarazi dute, ezin dira lasterketarako bizikleta eta "cala pies" delakoak erabili.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun